jueves, 17 de abril de 2008

CAF bisitaldiaren berriak






9-retan sartu ginan CAFen bisitaren arduradun laguntzaz.


Arduradunak hiru ataletan antolatu gintuen ikusi beharrekoa:

- Harrera gela batean empresaren datu orokorrak inguruko informazioa jaso genuen.

- Bi taldetan banatuta, Bulego Teknikoaren antolamendua eta lana egiteko erabiltzen duten programa erakutsi zigun batek. Hiru dimentsiotan aurrikusten dituzte proiektu berriak, trenak alegia, proiekzio ortogonaleko planotara pasa aurretik.

- Tailerrak ikusi. Material harrera (xaflak) , hauen garbiketa (granaila), xaflen mozketa (plasma edo laserra), soldadura (TIG, MIG, Oxiazetilenikoa).

Beste lan-gune batean, gurpilen eta ardatzen torneaketa, bujeen muntaketa.
Eta bukatzeko trenen bagoien muntaketa.

Zer ikusteko aukera izan genuen behintzat. Lantokiko arduradunek tokiz tokiko informazio laburra ematen zigutela.

Horrela, konturatu orduko denbora joan zen, autobusa hartu eta 12:15-tarako ikasleak institutuko gelatan zeuden txintxo-txintxo.


miércoles, 16 de abril de 2008

ARBEL DIGITALA

- 3000 € inguru balio dituen arbel digitala oso modu merkean nola egin daitekeen azalduko dugu. Honetarako, Johnny Chung Lee irakasle estatu batuarrak bere web orrian ematen dituen azalpenak jarraituko ditugu (http://www.cs.cmu.edu/~johnny/).

HARDWAREA:

- PUNTEROA: lan pixkat emango digun gauza bakarra puntero hau egitea izango da. Honek, saguaren ezker botoiaren lana beteko du. Zirkuitua oso sinplea da eta honako osagai elektronikoak beharko ditugu:

· 1,5 voltetako 2 pila ( guk AAA moduko 2 pila alkalino ibili ditugu )
· ¼ Watt eta 10 Ω -ko erresistentzi bat
· Pultsadorea ( guk, pultsadore mini C.I. 6x6 4,3 mm P-6004 )
· Diodo LED infragorri igorlea 5 mm
· Kable pixkat
· Osagai guzti hauen euskarri izango den errotulatzaile baten tutua.


- WII REMOTE MANAGAILUA ( “MANDOA” )

- USB BLUETOOTH ( guk, netway etxeko Bluetooth USB Dongle )


- Zer esanik ez, ORDENAGAILUA eta KAINOI bat ere beharrezkoak izango direla, nahiz eta bigarrengo hau derrigorrezkoa ez izan ( ordenagailuaren pantailaren gainean kalibratu eta lan egin dezakegu ).

SOFTWAREA:

- Bluesoleil: programa honekin, eta Bluetooth- aren bitartez, argazki kamarak, telefono mugikorra, teklatuak,...konekta ditzazkegu gure ordenagailuarekin. Gure kasuan, WII REMOTE managailua ordenagailuarekin konektatzeko erabiliko dugu.
Nahiz eta Bluesoleil-en 5.05 bertsioa ere eskuragarri izan, guk netway etxeko Bluetooth USB Dongle-ek diska batean zekarren bertsioa instalatu dugu. Instalatzea oso erraza da.

- Wiimote Whiteboard v 0.2: programa hau, aurretik aipaturiko Johnny Chung Lee irakasleak garatu du eta WII managailuak ordenagailura bidaltzen dituen datuak interpretatzeko balio du. Egilearen orrian aurkituko dugu. Zip moduko karpeta bat da eta deskonprimitu egin beharko dugu. Ez da instalatzen. Arbela erabili behar den bakoitzean abiarazi beharko dugu. KONEXIOA atalean hobeto azalduko dugu. http://www.cs.cmu.edu/~johnny/projects/wii/WiimoteWhiteboardv02.zip

- Framework 2.0:”framework-ak”, besteak beste, liburutegiak eta programak izan ditzazke beste softwareen artean eta proiektuen osagai desberdinak garatzeko eta lotzeko balio du.
Derrigorrez instalatua egon behar du. Instalatzerakoan hiru kasu desberdinen aurrean aurkitu gara:
- Aurretik bertsio zaharrago bat zegoen eta berritu dugu.
- Framework-en bertsio hau ez-konpatiblea dela jartzen duen mezu bat agertu zaigu. Honek esan nahi du, aurretik antzeko beste programaren bat badagoela. Aceptar zapaldu dugu eta beste ezer egin gabe arbela ondo ibili da.
- Framework moduko programarik ez zuen eta instalatu dugu.

http://www.microsoft.com/downloads/details.aspx?displaylang=es&FamilyID=0856eacb-4362-4b0d-8edd-aab15c5e04f5

KONEXIOA:

- Pausu hauek jarraitu beharko ditugu:

1- Bluesoleil eta framework instalatuak eta USB BLUETOOTH-a konektaturik daudela ziurtatu.

2- Bluesoleil programa abiarazi


3- Klikatu My Bluetooth eta honen barnean Busqueda de dispositivo Bluetooth. Bluetooth duten gailuen artean gure WII REMOTE-a detektatzea nahi dugu. Horretarako, bilaketa egiten ari dela WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. WII-aren irudia pantailan agertuko da.

4- WII-a ordenagailuarekin konektatu behar dugu. Horretarako WII-aren ikonoan klik bikoitza egin eta berriro WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. Pantailaren itxura ez da aldatuko baina WII-aren ikonoaren gainean jarri eta saguaren eskubiko botoiari ematen badiogu, Conectar aukera aterako zaigu.Servicio de Dispositivo... –ren gainean klikatu eta azkenengo aldiz WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. Orain ikusiko dugu WII eta erdiko “nukleo” gorriaren artean lotura bat eman dela. WII-a ordenagailuarekin konektatzea lortu dugu!!!

5- Wiimote Whiteboard v 0.2 deskonprimitzean Wiimote Whiteboard v 0.2 karpeta agertuko zaigu, honen barnean beste Wiimote Whiteboard karpeta bat. Azken hau zabaltzean Wiimote Whiteboard v 0.2 aplikazio bat agertuko zaigu. Ikonoan klik bikoitza egin eta Johnny Chung Lee garatu duen programa abiaraziko da. WII-a ordenagailuarekin konektaturik ez badago, aplikazioak ez du aurrera egingo. Bestela, honako koadroa agertuko zaigu.
6- Orain arbela kalibratzea bakarrik falta zaigu. Horretarako,WII-a arbelari begira zuzen jarri, Calibrate Location botoia klikatu eta agertzen zaigun pantailan dauden puntuak aurretik diseinatu dugun punteroarekin klikatzen joan. Agertuko zaizkigun 4 puntuak ongi topatzen baditu WII-a ongi kokatua dugulako izango da. Hau horrela izango ez balitz, WII-a mugitu. Kalibratzea ez da zaila, pazientziakin hartu eta arbelaz disfrutatu!!!

Juan Zubia
ORIXE BHI TOLOSA

sábado, 12 de abril de 2008

TOLOSALDEA INSTITUTUAN PRAKTIKAK

Maiatzaren 30ean, TGBLHIan batxilerreko 1. mailako I:Teknologia (I) eta O.Teknologia ikasgaia duten ikasleak goizeko 8:00etatik 11:00ak arte ikasgairekin zerikusia duten praktikak egingo dituzte.
Ordu bateko praktikak, 3 taldetan banatuta. Bertako koordinatzailea TOLOSALDEAko Xabier Amilibia irakaslea izango da eta hurrengo arloetan garatuko dira ekinzak:

a) Mekanizazioa. pieza txiki bat mekanizatuko dute

b) Entsegu mekanikoak: Gogortasuna, trakzioa...

c) Galdaragintza pratika (pieza baten planoa aztertu, doblaketa gauzatu eta soldadura puntu batzuk eman.

Institutuko irakasle arduradunak: Juan Zubia eta Txema Eizmendi izango dira.

CAF ENPRESARA BISITALDIA


Apirilaren 15ean, Beasaingo CAF enpresara bisita didaktikoa egingo dute batxileregoko 1. kurtsoko Industri Teknologia (I) eta Oinarrizko Teknologia ikasgaia duten ikasleek. Juan Zubia eta Josemari Ezeiza irakaslearekin joango dira. Bisitaldia 9:00tatik 1:30tara izango da

viernes, 7 de marzo de 2008

ProiektEIBAR

- Eibarko IITUE-k, Batxilergo eta Goi mailako Heziketa Zikloei zuzendutako proiektu lehiaketa bat antolatu dute. Lehiaketa honetara, Orixe BHI-ko batxilergoko 2.mailan Elektronika ematen duten ikasleak aurkeztu dira proiektu batekin.

Proiektua, Braille irakurle bat da eta zirkuitu integratu digitalekin osatua dago.

Sari banaketa Martxoaren 8-an izango da.

Zorte on!!!!!!!


miércoles, 5 de marzo de 2008

ORKLIko BISITA

Martxoaren 4ako aurrreikusita zegoen bisita ezin izan da garatu. Bi arrazoi izan dira nagusi.

a) Enpresako arduradunak aldaketaeskatu zuen hilaren 5erako, beraiei ezustekoren bat gertatu zitzaidelako
b) Hilaren 5ean ikasleek KUTXAESPAZIOra bidaia antolatua zuten eta konprometituak gainera.

Ondoren, oporrak gertu direla eta bueltakoan azken bi hilabetean sartzen garela ikusiaz, aurten irteera hori bertan behera gelditu da.

Aldiz, apirilerako CAF-era egingo dugu bisita lehen kurtsoko Teknologia iksgaia duten ikasleekin.
Informatuko da aurreago.

lunes, 28 de enero de 2008

EUSKALFORGING

















Gaur goizean, Urtarrila 28, EUSKALFORGINGen egon gara. Bertako produkzioa ikusteko aukera izan dugu.
Gaur egun, aerogeneradoreen dorreak jasotzeko behar diren BRIDAK eta ERAZTUNAK ekoizten dute gehien bat.
Bertako arduradunek, eraztunen fabrikazio prozedura nondik norakoa den(konformazio plastikoa eta tratamendu termikoa) azaldu digute. Benetan ikusgarria egin zaigu altzairua berotu 1200º-tan eta prentsatik eta laminaziotik

Bisita egin eta kanpoko tabernan hamaiketakoa egin ondoren, institutura bueltatu gara.


Argazki politak, baietz?