miércoles, 16 de abril de 2008

ARBEL DIGITALA

- 3000 € inguru balio dituen arbel digitala oso modu merkean nola egin daitekeen azalduko dugu. Honetarako, Johnny Chung Lee irakasle estatu batuarrak bere web orrian ematen dituen azalpenak jarraituko ditugu (http://www.cs.cmu.edu/~johnny/).

HARDWAREA:

- PUNTEROA: lan pixkat emango digun gauza bakarra puntero hau egitea izango da. Honek, saguaren ezker botoiaren lana beteko du. Zirkuitua oso sinplea da eta honako osagai elektronikoak beharko ditugu:

· 1,5 voltetako 2 pila ( guk AAA moduko 2 pila alkalino ibili ditugu )
· ¼ Watt eta 10 Ω -ko erresistentzi bat
· Pultsadorea ( guk, pultsadore mini C.I. 6x6 4,3 mm P-6004 )
· Diodo LED infragorri igorlea 5 mm
· Kable pixkat
· Osagai guzti hauen euskarri izango den errotulatzaile baten tutua.


- WII REMOTE MANAGAILUA ( “MANDOA” )

- USB BLUETOOTH ( guk, netway etxeko Bluetooth USB Dongle )


- Zer esanik ez, ORDENAGAILUA eta KAINOI bat ere beharrezkoak izango direla, nahiz eta bigarrengo hau derrigorrezkoa ez izan ( ordenagailuaren pantailaren gainean kalibratu eta lan egin dezakegu ).

SOFTWAREA:

- Bluesoleil: programa honekin, eta Bluetooth- aren bitartez, argazki kamarak, telefono mugikorra, teklatuak,...konekta ditzazkegu gure ordenagailuarekin. Gure kasuan, WII REMOTE managailua ordenagailuarekin konektatzeko erabiliko dugu.
Nahiz eta Bluesoleil-en 5.05 bertsioa ere eskuragarri izan, guk netway etxeko Bluetooth USB Dongle-ek diska batean zekarren bertsioa instalatu dugu. Instalatzea oso erraza da.

- Wiimote Whiteboard v 0.2: programa hau, aurretik aipaturiko Johnny Chung Lee irakasleak garatu du eta WII managailuak ordenagailura bidaltzen dituen datuak interpretatzeko balio du. Egilearen orrian aurkituko dugu. Zip moduko karpeta bat da eta deskonprimitu egin beharko dugu. Ez da instalatzen. Arbela erabili behar den bakoitzean abiarazi beharko dugu. KONEXIOA atalean hobeto azalduko dugu. http://www.cs.cmu.edu/~johnny/projects/wii/WiimoteWhiteboardv02.zip

- Framework 2.0:”framework-ak”, besteak beste, liburutegiak eta programak izan ditzazke beste softwareen artean eta proiektuen osagai desberdinak garatzeko eta lotzeko balio du.
Derrigorrez instalatua egon behar du. Instalatzerakoan hiru kasu desberdinen aurrean aurkitu gara:
- Aurretik bertsio zaharrago bat zegoen eta berritu dugu.
- Framework-en bertsio hau ez-konpatiblea dela jartzen duen mezu bat agertu zaigu. Honek esan nahi du, aurretik antzeko beste programaren bat badagoela. Aceptar zapaldu dugu eta beste ezer egin gabe arbela ondo ibili da.
- Framework moduko programarik ez zuen eta instalatu dugu.

http://www.microsoft.com/downloads/details.aspx?displaylang=es&FamilyID=0856eacb-4362-4b0d-8edd-aab15c5e04f5

KONEXIOA:

- Pausu hauek jarraitu beharko ditugu:

1- Bluesoleil eta framework instalatuak eta USB BLUETOOTH-a konektaturik daudela ziurtatu.

2- Bluesoleil programa abiarazi


3- Klikatu My Bluetooth eta honen barnean Busqueda de dispositivo Bluetooth. Bluetooth duten gailuen artean gure WII REMOTE-a detektatzea nahi dugu. Horretarako, bilaketa egiten ari dela WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. WII-aren irudia pantailan agertuko da.

4- WII-a ordenagailuarekin konektatu behar dugu. Horretarako WII-aren ikonoan klik bikoitza egin eta berriro WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. Pantailaren itxura ez da aldatuko baina WII-aren ikonoaren gainean jarri eta saguaren eskubiko botoiari ematen badiogu, Conectar aukera aterako zaigu.Servicio de Dispositivo... –ren gainean klikatu eta azkenengo aldiz WII-aren 1 eta 2 botoiak batera zapaldu. Orain ikusiko dugu WII eta erdiko “nukleo” gorriaren artean lotura bat eman dela. WII-a ordenagailuarekin konektatzea lortu dugu!!!

5- Wiimote Whiteboard v 0.2 deskonprimitzean Wiimote Whiteboard v 0.2 karpeta agertuko zaigu, honen barnean beste Wiimote Whiteboard karpeta bat. Azken hau zabaltzean Wiimote Whiteboard v 0.2 aplikazio bat agertuko zaigu. Ikonoan klik bikoitza egin eta Johnny Chung Lee garatu duen programa abiaraziko da. WII-a ordenagailuarekin konektaturik ez badago, aplikazioak ez du aurrera egingo. Bestela, honako koadroa agertuko zaigu.
6- Orain arbela kalibratzea bakarrik falta zaigu. Horretarako,WII-a arbelari begira zuzen jarri, Calibrate Location botoia klikatu eta agertzen zaigun pantailan dauden puntuak aurretik diseinatu dugun punteroarekin klikatzen joan. Agertuko zaizkigun 4 puntuak ongi topatzen baditu WII-a ongi kokatua dugulako izango da. Hau horrela izango ez balitz, WII-a mugitu. Kalibratzea ez da zaila, pazientziakin hartu eta arbelaz disfrutatu!!!

Juan Zubia
ORIXE BHI TOLOSA

No hay comentarios: